viernes, 15 de mayo de 2009

Ez dadila amaitu

Ez banu jakingo

ez nintzake izango,

eta goma pilotak

pilota gomadunak besterik ez lirateke izango,

kale ilunak kez betetzeko

gorroto tresna hutsak.


Baina gureak ere

gorroto tresnak besterik ez litzateke izango,

ez banu jakingo;

tresna

maitasuna, pasioa, kontzientzia

ez balitz izango.


Ez dezatela beraz

garia artoakin nahastu,

metraila metraila delako

lehertzean odola isurtzen duen bitartean;

baina bada beste bat,

metrailetako eztanda gorriek

akatu gabeko metraila.


Eta hortaz hitz egitera nator,

eta ez besterik gabe

ideia burura etorri zaidalako,

tartean egia ere badena,

historia liburuek jasotzen ez dutelako,

hautsak,

nolabait

agian

baliteke

ziurrenik

hori izango da,

bai, hori da,

gure historia jasotzen duen tartea ezabatu duelako,

liburua zaharregia delako,

tamalez,

zoritxarrez,

hau bai pena!


Nola pentsatu ba hautsa

hautsa den heinean,

gorroto ustel, madarikazio kruelik

izango duenik!

Hautsa hautsa da

eta ez du holako sentimendurik, hori ere beharko!


Eta gainera, horrela dela uste ez baduzu,

hor konpon,

hautsa hautsa da

eta liburuko pasarteak ezabatzeko

hautsa

ahoa isiltzeko hautsa ere bada,

probatu nahi?


Hautsa irentsi ezingo genukelakoan.

Irenstean ahoa ireki

eta oihuka daitekeelako,

gorrotoak, madarikazioak,

ahoa libre utzi digulako,

eta beraz,

historia gogorarazi dezakegulako,

hautsak ez baitigu oroimena itzali:

horregatik oihukatu genuen historia.


Hori frogatu beharko.

Ala hitz xumeak, hitz politak,

gereziondo loratutik jaurtitako punzadun utopiek,

ez dituzte hautsaren kolpeak sentitzen?

Ez al dituzte umeldurak igartzen?

Ez al ditu hautsak ametsak elektrifikatzen?


Bada bai, guri esatea ere!

Baina izan ziren ere

tintaz hautsaren kolpeak baretu zituztenak,

tintaz umeldurak ezabatu zituztenak,

elektrodoei tintaz erantzun zietenak.


Eta

nahi nuke orain

tintak ere gu elkartzea,

eta tanta bakoitzeko

tinta lehertaraztea,

kolpe bakoitzeko

tinta zabaltzea,

elkarrekin tintak marraztutako ibilbidea jarraitzeko.


Izan daitezen bada gureak

tinta muxuak,

eta muxuka ditzagun, beharrezkoa bada,

atzo bezala gaur,

eta ziurrenik bihar,

kolpatuko gaituzten injustiziak.


Baina muxuka ditzagun lehenago,

badaezpada ere,

gureak propioak;

eta elkarrekin gauden bitartean,

izan dadila gurea

guk tintatuko dugun bizitza.


Muxuka diezaiogun elkarri,

baina gorde dezagun ere

beste denak zipristintzeko

behar beste tinta.


Ez dadila amaitu.